600 neska-mutil prest Udalekutarako

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 30a, 02:00

Bihar hasiko dira Udaleku irekiak eta kirol udalekuak Hernanin.

INoiz baino neska-mutil gehiagok eman du izena aurten Hernaniko Udalekuetarako eta bihartik aurrera herrian barrena ikusi ahal izango ditugu 600 gazte inguru, udarak berekin dakarren jolaseko gozamenean. Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen ditu urtero udaleku hauek, eta dirudienez, geroz eta eskari haundiagoa dago. Bi eratako udalekuak izango dira aurten ere: 3-10 urte arakoentzat udaleku irekiak, eta Lehen Hezkuntzako 5-6 mailakoentzat kirol udalekuak.

Goizean zehar

Bi udalekuak bihar hasiko dira, udaleku irekiak 09:30etan eta kirol udalekuak 09:15etan. Udaleku irekitan zita leku desberdinak dituzte: 2002 eta 2003an jaioak Atsegindegin; 2000 eta 2001ean jaioak Biteriko plazan; eta 1999, 98 eta 97an jaioak Plaza Berrin. Guztira 517 haurrek eman dute izena eta 66 begirale, 3 koordinatzaile eta zuzendari batek antolatuko dute guztia. Bihar hasi eta uztailaren 27ra arte izango dira, goizeko 09:30etatik 13:00etara. Kirol udalekuetakoak, berriz, Gazte Txokoan dute zita, Aristizabal kalean. Guztira 67 neska-mutilek eman dute izena eta 6 begirale izango dituzte. Bihar hasi eta uztailaren 13ra arte izango dira kirol udalekuak, goizeko 09:15etatik eguerdiko 13:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!