Hernani herrien arteko IV. jokoetako jaialdian gaur Zuberoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 30a, 02:00

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren barruan, Xibak antolatutako herrien arteko jokoen jaialdian izango dira ordezkari hernaniarrak gaur goizean. Zuberoako Idauze Mendin izango dira jokoak, 10:30etatik aurrera eta 300 bat lagun izango dira bertan, 22 herri ordezkatzen. Zuberoatik herri bat izango da; Behenafarroatik bi; Lapurditik bost; Gipuzkoatik lau; Bizkaiatik lau; Arabatik lau, eta Nafarroatik bi. Hernaniko taldean hamabi jokalari izango dira, sei gizonezko eta sei emakume, eta izango dituzten 14 proba ezberdinetan (musa, dantza, toka, bola, lasto altxatzea, ingudea, txingak...). emakume zein gizonezkoek hartu behar du parte.

Hernaniarrak urtero finalera

Hernaniarrak urtero iritsi dira finalera Euskal Herrien arteko jokoetan eta iaz seigarren egin zuten. Hala ere, Jon Alejos parte hartzailearen esanetan, ´postua ez da garrantzitsua, ondo pasa eta parranda pixka bat egitera joaten gara`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!