Mus txapelketa Ixkibin gaur gauean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 29a, 02:00

Goizuetako Ixkibi kanpinean jarduerak antolatzen ari dira azkenaldian. Duela aste pare bat globoa eraman zuten kanpinera eta oraingoan mus txapelketa ´relanpagoa` izango da. 22:00etan hasiko da eta parte hartzeko han bertan eman behar da izena, bikoteko 15 euro jartzearekin batera. Sariak izango dira lau bikote onenentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!