Mendizabal IIk binakako partidua bihar Bianan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 29a, 02:00

Bihar arratsaldean Oier Mendizabal pelotari hernaniarrak binakako partidua jokatuko du Bianako pelotalekuan. Retegi Birekin osatuko du bikotea eta Arretxe II eta Rai izango ditu aurrean. Partidu horren ondoren, Olaizola II txapeldunak eta Beginok Bengoetxea VI-Belokiren kontra jokatuko dute. 17:00etan hasiko da jaialdia. Uztailaren 8an Iruñeako Labriten jokatuko du atzelari hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!