hERNANIKO XI. Ikurriña jokatuko da datorren larunbatean Orioko uretan, arratsaldeko 17:00etan. ARC2 mailako lehen estropada izango da larunbatekoa eta Hernanirekin batean ariko dira: Arkote, Busturialdea, Castro B, Colindres, Deusto-Tecuni, Getxo Suminan, Hibaika, Portugalete eta Raspas.
Igoera fasea helburu
Urte batzuetan trainerurik gabe egon eta gero, aurten berriz ekin dio Hernanik olatu arteko borrokari eta helburua gogorra izango da, igoera fasera sailkatzeko txanpa borrokatzea. Hala ere, lehen estropada hauek erakutsiko dute hein haundi batean taldea non ibiliko den. Hernaniko taldeko kideen hitzetan, oraindik ez dute talde desberdinek elkar ezagutzen eta ez dakite bakoitza zein mailatan ibiliko den. ARC1era bakarra igoko da zuzenean, liga lehen postuan bukatzen duena, eta hurrengo biek promozioa jokatuko dute ARC1eko azkeneko taldeen aurka. Ligan parte hartuko duten hamar taldeek estropada bana antolatu beharra daukate, eta lehenengoa izango da Hernaniko Ikurriña, arraun taldeak Udalaren laguntzarekin antolatua. Biharamunean, berriz, Donibane Lohitzunen ariko dira, eguerdian. yy