TTARLa dantza taldeko dantzari txikiak emanaldia egingo dute gaur. Guztira 160 haur inguru izango dira oholtza gainean eta Araba eta Gipuzkoako dantzak ikusi ahal izango dira. Dantza horiez gain, jolasak ere egingo dituzte, dantzaren bidez. Trajeak bereziak izaten dira Ttarla dantza taldearen emanaldietan eta aurreratu dutenez, gaurko Arabako dantzarako prestatu dituztenak oso bereziak dira. Dantzari txikienek beren baserritar jantziarekin aterako dira. Emanaldia arratsaldeko 17:30etan izango da, Plazan, programan jartzen duena baino ordu erdi lehenago.