Patxi Perezekin dantzan aritzeko aukera gaur gauean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 26a, 02:00

DAGOENEKO Hernanin ezaguna den Patxi Perezekin dantzarako aukera izango da gaur gauean, San Joan Konpartsak antolatutako emanaldian. Patxi Perezekin batean bere taldea ere etorriko da eta haiek musika jotzen duten bitartean Patxi Perezek gidatuko du dantzaldia. Dantzaldia Txantxangorri aurrean jarri duten tablatuan izango da, 23:00etan.

San Joan Konpartsa keja
San Joan Konpartsa keja da Patxi Perezen emanaldirako eta atzo izan zen Aikorekin erromerirako argi indarra jartzeko baliabide guztiak haiek ordaindu behar izan dituztelako. Arazoak arazo, herritarrak animatu dituzte gaurko erromerian parte hartzera.

Bihar aterako da konpartsa
Bestalde, San Joan Konpartsa bihar aterako da herriko kaleetan barrena. Plataforma bat eta dantzariak aterako dira. Arratsaldeko 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!