Bertso jaialdia gaur Gudarien plazan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 26a, 02:00

Lujanbio, Egaña, Mendiluze, Silveira, Muñoa eta Agirre ariko dira kantuan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

San Joan jaietako bertso jaialdia izango da gaur Gudarien Plazan, Elur Txori elkartearen eskutik. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira, Unai Muñoa eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, Gorka Tolosaren gidaritzapean. Aurten bosgarren urtea da baserritar eguneko bertso saiotik festetako bertso jaialdirako saltoa eman dela eta orain artekoan arrakasta haundia izan du, gainbehera zijoan saioak susperraldi bat izan baitu egunez eta orduz aldatuta. Plazan, Tilosetan eta Atsegindegin egin izan da bertso jaialdia eta aurten Gudarien plazan izango da, eguraldiak uzten baldin badu behintzat. Hernaniko Bertso eskolako eta bertso eskolaz kanpoko bertsolariek osatuko dute gaurko jaialdia, plazaz plaza dabiltzanekin eta gutxixeago ibiltzen diren bertsolariekin, Hernaniko saioetako filosofia horixe baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!