Ostiraleko boxeo konbateetako emaitzak

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 24a, 02:00

BERANDU baina hasi zen ostiralean boxeo jaialdia kiroldegian. Ringa zekarkien kamioiak herrira iristeko arazoak izan zituen eta 22:30etan hastekoa zen konbatea 00:30etan hasi zen, azkenean. Lehendabiziko konbatea, Zaragozako Jose Manuel Traperok irabazi zuen Errenteriko Juan Jose Sanzen kontra. Bigarren konbatea, kick-boxingean, Kuraia gimnasioko Iñigo Martinezek irabazi zuen Bilboko Iker Moronen kontra. Hirugarren konbatea, kick-boxingean baita ere, Kuraia gimnasioko Mikel Rodriguezek irabazi zuen Bilboko Borja Cañoren kontra. Laugarren konbatean, boxeoan berriro ere, Zaragozako Cheick Ndiaye eta Errenteriako Mikel Ruiz deskalifikatu egin zituzten. Azken konbatean, boxean, Rafael Alegrek irabazi zuen Errenteriako Iban Estevezen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!