Xalaparta elkarteko txaranga aterako dagaur gauean, duela 41 urteko tankeran

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 24a, 02:00

XALAPARTA elkarteko txaranga, urtero bezala, kalera aterako da gau parteko giroa animatzera San Joan egunean. Duela 41 urte, txaranga sortu zenetik, ez dute hutsik egin. Gainera, aurten elkarteak 25 urte betetzen dituela eta, garai bateko koadrozko jantziarekin aterako dira, eta garai batean bezala Agustin Peña izango da zuzendaria. Gaueko 23:00etan aterako da. Xalaparta elkarteko txaranga, herriko beste txaranga batzuk bezala, musikari profesionalek eta elkarteko kideek osatzen dute. Kale buelta egin ondoren normalean kalejirarekin bukatzen dute. Agustin Peñaz gain, txarangak urte guzti hauetan zuzendari ezberdinak izan ditu: Joxan Ruiz, Juanjo Zelaieta, Mikel Ruiz, Iñaki Apezetxea, Javier Doval eta Antonio Martin, beste batzuen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!