Goizean goizetik hasiko da festa, gaur San Joan egunean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 24a, 02:00

GAUR San Joan egunean, goizetik izango da festa giroa, Hernaniko Musika Bandak eta Txistulari Bandak osatutako dianak emango baitu eguna hasi denaren berri, goizeko 09:00etan eta urtero bezala, Mendirik Mendi joaz Hernanin barrena buelta egingo dute. Goizean amurrain arrantza txapelketa izango da, Txantxangorri elkarteak antolatuta eta eguerdi partean, Hernaniko Txitulari Bandak eta Musika Bandak kotzertua eskainiko dute, Udaletxeko arkupetan. Arratsaldean, Poxpolo eta Mokolo pailazoek haurrekin jolasean ariko dira, Atsegindegin. Eta Plazan, 18:00etan, sueltoko dantza txapelketa izango da. Arratsaldeko 19:00etan, Kuba eta Senegal aldetik datozen bi taldeekin kontzertu multikulturala izango da, Tilosetan. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera preso eta iheslarien aldeko manifestazioa eta ekitaldiak izango dira, Plazan. Gauean, su artifizialen ondoren, Molotoff irratiko txosnan Selektah Sound System ariko da gaua girotzen. Bestelako doinuak gustoko dituztenek, Atsegindegi eta Plaza Berrin izango dute aukera, Liskerren berbenan eta kalejiran. Bestalde, Xalaparta txaranga gaur gauean aterako da, garai bateko jantziekin.

Festen hasiera ofiziala atzo
Atzo hasi ziren San Joanak ofizialki eta Xalaparta eta Elur Txori elkarteko kideak izan ziren banderak igo eta txupinazioa botatzen arduradunak. Jendetza bildu zen plazan, festa egarriz, eta Gora San Joan! ohikatu eta berehala animatu ziren herritarrak txarangaren atzetik.

 Egitaraua
09:00 Diana. 
09:00 Arrantza txapelketa. XVI Juan Antonio Esteban memoriala.
11:00 Meza nagusia. 
11:30 Haurren danborrada.
12:00 Txistulari Bandaren kontzertua, Plazan.
13:15 Musika Bandaren kontzertua, Plazan.
17:30 Poxpolo eta Mokoloren emanaldia, Atsegindegin.
18:00 Dantza
txapelketa, Plazan. 
19:00 Son del Rio eta M’Lomp taldeen kontzertu multikulturala, Tilosetan.
19:30 Preso eta iheslariak etxera lemarekin
manifestazioa, Plazatik.
20:00 Preso eta iheslariei omenaldia eta G Arrospideri ongi etorria, Plazan.
22:45 Su artifizialak. 
23:00 DJak Molotoff Irratiko txosnan: Selektah Sound System eta lagunak.
23:00 Lisker taldearekin berbena, Atsegindegin. 
23:00 Xalaparta
txarangaren irteera.
23:30 Zezen suzkoa, Zinkoenean.
00:00 Kalejira eta euskal dantzak, Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!