Dantza garaikide eta antzerki emanaldia izan zen asteazkenean Biteri kultur etxean. Aurrena dantzariak aritu ziren, Txaro Untzilla irakaslearen gidaritzapean, eta hamar minutuko bi dantzaldi egin zituzten. Aurten hamar lagun izan dira ikastaroan eta nobedade bezala, gizonezko bat ere animatu dela aipatu dute. Antzerkian Nola esan maite zaitudala? obra eskaini zuten ikasleek, taberna batean girotutakoa eta hainbat sketx egin zituzten, Ruth Martin irakaslearen begiradapean. Bi emanaldiak ondo atera ziren eta jende piloa bildu zen Biteriko aretoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!