Kuba aldeko ‘Son de Rio’ eta Senegaleko ‘M’Lomp’ taldeekin kontzertua gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 24a, 02:00

KULTUREN arteko kontzertua antolatu du aurten ere AMHER Hernaniko talde multikulturalak. Batetik, Kuba eta Karibe aldeko doinuak ekarriko dizkigun Son de Rio taldea izango da. Taldeko kideak Kubatik kanpo bizi dira eta urteak daramazkite elkartasun kontzertuak egiten eta Kubako kultura zabaltzen. Kontzertu horietan lortzen duten dirua Kubara bideratzen dute, bertako hezkuntza eta osasun sistema hobetzeko. Bestalde, Senegaleko M’Lomp taldea ariko da. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, emanaldi ikusgarria eskaintzen du talde afrikarrak, taula gainean lagun koadrila haundia biltzen baita, musika, dantza eta jantzi ikusgarriekin apainduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!