Atzo goizean jokatu zituzten Goiz Eguzki jubilatu etxean San Joanetako txapelketak. Bolan, botean, tokan, igel jokoan eta billar amerikarrean aritu ziren jubilatuak eta eguerdian sariak banatu eta luntx-a izan zuten. Hauek izan ziren trebeenak:
Bola: 1.- Ramon Ormaetxea 2.- Eugenio Urruzola.
Bote: 1.- Jose Lopez 2.- Francisco Garcia.
Toka: 1.- Francisco Garcia 2.- Tomas Villaverde.
Igela: 1.- Manuel Morato 2.- Miguel Borjabad.
Billarra: 1.- Calixto Vazquez 2.- Alfredo Galan.