Kantuz abesbatzak eta Musika Bandak gaur jai giroko kontzertuak emango dituzte

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 23a, 02:00

KANTUZ abesbatzak gaur jai giroko kontzertua eskainiko du Karkabako plazan. Amaia Sasiain abesbatzako zuzendariak azaldutakoaren arabera, jai giroko kantuak izango dira abestuko dituztenak: ´lehen areto batean egiten genuen San Joanetako kontzertua, baina konturatu ginen jendea kalean zegoela, jai giroan. Orduan erabaki genuen kontzertua kalean egitea, jai giroko abestiekin. Gainera, modu honetan bestela kontzertuetara etortzen ez den jendea ere gerturatzen da`. Euskal kantak dira kantatuko dituzten abesti gehienak eta kontzertua San Joan Martxarekin bukatuko dute. Kantu horretan gerturatzen den jendeari ere abesteko aukera emango zaio. Gaur arratsaldeko 19:00etan, Karkaban.

San Joan martxa, Musika Bandaren eskutik
San Joan Martxa joko du gaur Musika Bandak San Joan bezperan urtero egiten duen moduan. Salvearen ondoren, 20:30etan, Plazatik aterako dira eta kale buelta egingo dute. Zipri Otxandorena zuzendariak azaldutakoaren arabera, azken urteetan nabaritu dute jarraitzaile aldetik gorakada.

Abesbatza eta Banden kontzertuak
Ekainak 23, larunbata
-San Joan erronda. Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik
18:00, Plazatik.
-Kantuz 
abesbatzaren emanaldia.
19:00, Zapa kalean.
-San Joan Martxa. Musika Bandaren eskutik.
20:30, Plazan.
Ekainak 24, igandea
- Diana. Txistulari Banda eta Musika Banda.
09:00, Plazan.
-Txistulari Bandaren kontzertua.
12:00, Plazan.
-Musika Bandaren
kontzertua.
13:15, Plazan.
Ekainak 25, astelehena
- Diana. Hernani Musika Eskola publikoko
dultzaineroekin.
07:00, Plazan.
Ekainak 26, asteartea
- Diana. Musika Eskolako txistulariekin.
07:00, Plazan.
Ekainak 27, asteazkena
- Diana. Musika Eskolako dultzaineroekin.
07:00, Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!