Txosnetako ordutegia eta edalontziak

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 23a, 02:00

NAHIZ eta jaiak gaur hasi, atzo, ostirala, ireki ziren txosnak. Aurten iaz baino 2 txosna gutxiago jarri dituzte, guztira 10: Tilosetan 9 eta Plaza Berrin 1. Ordutegi aldetik asteburuan (gaur eta bihar), goizeko 07:00ak arte irekita egongo dira eta astelehenetik asteazkenera goizeko 06:00ak arte. Ordutegia Txosna Batzordeak Udalarekin adostu du eta jakinarazi dutenez, txosnak itxi baino ordubete lehenago musikaren bolumena jaitsi egin beharko da. Bestalde, aurten ere berrerabiltzeko edalontziak izango dira txosnetan. Poteo hasieran, baso bat erosi behar da eta hura behin eta berriro erabili. Ekimen honen helburua da herria garbi mantentzea eta plastikoa ez alperrik kontsumitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!