‘Binilozko xiringak’ DJ jaialdia eta rock kontzertua, gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 23a, 02:00

ESTILO ezberdinetako musika izango da gaurtik asteazkenera bitartean, Tilosetan eta Atsegindegin. Gaur gauean Molotoff Irratiko txosnan, Binilozko Xiringak izenarekin, musika jartzaile festa izango da. Bertan, Lasartetik datorren Big Up Sound System hirukotea izango da jamaikar doinuekin. Segidan Ereñotzutik datorren Prest DJ-k jarriko du musika, dub, break beat eta beste hainbat estilotakoa. Saioari jarraipena Londresetik datorren Chakmig diskojartzaileak emango dio, breakbeat doinuekin. Saioari bukaera Hernaniko Rikikuzu eta Momotombo-k emango diote, azken urteetan larunbat gaueroko saioan egin izan den moduan. Erritmo punk edo rokeroagoak maite dituztenek Tilosetako kioskoan izango dute zita, gaurkoan. Bertan Hernaniko Afonia taldea (punk), Donostiako Plan B (punk rock), Oñatiko Golpe de Estado (punk rock) eta Hernaniko The Zepo (rock & roll) taldeak izango baitira kontzertuan. Gaueko 23:00etan hasita. Abiba diskojaia ere izango da gaur Atsegindegi plazan, eta bertan dantzarako doinu ezagunak jarriko dituzte, baita euskal musika ere, 23:00etan hasita.

Kontzertu multikulturala eta disko jartzaileak bihar
Bihar kontzertu multikulturala izango da Tilosetako kioskoan, AMHER elkarteak antolatuta. Batetik, Karibe eta Kuba aldeko doinuak ekarriko dituen Son del Rio taldea izango da. Chachacha, mambo, bolero, conga, merenge, bachata eta cumbia doinuekin dantzarako giroa jarriko dute. Haiekin batean, Bizkaiatik datorren, baina jatorria Senegalen duen, Asociacion multicultural M’Lomp izango da. Talde honek emanaldi ikusgarria egingo du, eta musikaz gain, Senegaleko jantziak ezagutzeko aukera izango da. Arratsaldeko 19:00etan, Tilosetako kioskoan. Bestalde, gauean, DZ eta Aritz Sound System ariko dira musika jartzen eta hainbat lagun mikrofonoan ariko dira musikaren erritmoan bapatean kantatzen. 23:00etan hasita.

Musika Tilosetan
Ekainak 23, larunbata
l Binilozko xiringak: Big Up Sound System (Lasarte. Jamaikar doinuak), Prest DJ (Ereñotzu. Dub, break, bass, steps) Chakmig (London. Breakbeat), Rikikuzu (Hernani. House eta breakbeat) eta Momotombo. Molotoff Irratiko txosnan, 23:00.
l Rock kontzertua: Afonia, Plan B, Golpe de Estado  eta The Zepo. Tilosetako kioskoan, 23:00etan.
Ekainak 24, igandea
l Kontzertu multikulturala: Son de Riol (Kuba) eta  M’Lomp (Senegal). Tilosetako kioskoan, 19:00etan.
l Selektah Sound System: DZ eta Aritz Sound System eta mikrofonoan: 121 Crew, Norte Apache, Raul Blak Jico, Rapaula, Mix6T, ...
Molotoff Irratiko txosnan, 23:00etan.
Ekainak 25, astelehena
l Punk gaua: Nazka (Hernani), Scarto (Txekiar Errepublika) eta DJ Nokono eta besteak. Molotoffeko txosnan, 23:00etan.
l ‘Gaubela’rekin berbena:
Tilosetako kioskoan, 23:00.
Ekainak 26, asteartea
l Musika jartzaileak: Laiman (Kanariar irlak-Hernani. Jamaika eta world vibes), Dyrty Vinil (London-Bilbo. Dub, elektro, rare grooves) eta  Blue eye (Donostia. Brasil, beats). Molotoffeko txosnan, 23:00etan.
Ekainak 27, asteazkena
l Musika jartzaileak:
DJ Talo eta Aritz Sound System. Molotoffeko txosnan, 23:00etan.


Musika Atsegindegin
Ekainak 23, larunbata
l Abiba diskojaia.  23:00etan.
Ekainak 24, igandea
l Dantzaldi ‘karroza’ Lisker taldearekin. 23:00etan.
Ekainak 25, astelehena
l Trio Jalisco. 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!