‘Sortuz eta sortuz’ diskoa salgai San Joan jaietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 23a, 02:00

Dobera Euskara elkarteak Sortuz eta Sortuz diskoa aterea du aurten, herriko talde eta bakarlarien abestiekin. Afonia taldea, Orreaga 778, Ania eta Waterpartys taldeen hiruna kanta biltzen ditu diskoak. Dobera Euskara elkarteak jakitera eman du San Joan jaietan diskoa erosteko modua izango duela nahi duenak: Apeaderon, Haidan, Garinen, Bodegan, Kixkalen, eta Leokadisti eta Leten. Diskoak 5 euro balio ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!