100 parte hartzaile inguru gaur arratsaldean aterako den Akelarrean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 23a, 02:00

AKELARREA izango da aurten ere Gazte Asanbladak eta akelarreko taldeak elkarlanean antolatuta. Aurten 100 bat lagun bildu dira Akelarrea egiteko eta sorgin, aker, apaiz, eta gainerako pertsonaiak, arratsaldeko 18:30etan aterako dira Paradoretik, herrian barrena kale buelta egitera, sorgin dantza dantzatuz. Plazara arratsaldeko 20:00ak aldera iritsiko dira.

Omenaldia eta antzerkia
Akelarreko antolatzaileek azaldu dute Plazara iristean Uxue, Hegoi eta Aimarri omenaldia egingo dietela. Segidan antzerkia egingo dute eta aurten, iaz bezala, tortura eta errepresioaren gaia oso presente izango da. Emanaldia sorgin dantza dantzatuta bukatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!