Elur Txori eta Xalapartako kideek botatako etxaferoekin hasiko dira gaur San Joanak

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 23a, 02:00

GAUR eguerdian emango zaie ofizialki hasiera San Joan jaiei, Elur Txori eta Xalapartako kideek Udaletxeko balkoitik botako dituzten etxaferoekin. Jai Batzordeak aurten jai hasieran bi elkarte horiek omenduko ditu, Xalapartak 25 urte betetzen dituelako eta Elur Txorik 50. Haiek izango dira, beraz, gaur jaiei hasiera emateko arduradunak, eta baita bukaera emateko arduradunak ere, ekainaren 27 gauean.

Ekitaldiz betetako eguna
Aurten fuerte hasiko dira San Joanak, larunbatarekin, eta hori dela eta jendetza espero da gaur herrian. Ekintzez betetako eguna ere bada gaurkoa: haurren aurreskua, erronda, San Joan sua eta herri aurreskua, San Joan Kantaita, Akelarrea, eta gau parteko poteoa, txaranga eta musika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!