1) Aizu Marian gaur Hernaniko
aiton bat dago izketan
zer poztasuna artua degun
aurtengo auteskundetan
erri geiena zurekin dago
esaten dizut benetan
ta Alkatetza ospatu zazu
aurtengo San Juanetan
2) Festak ederki igarotzeko
zaletasuna badago
eta gau-pasa egin dutenak
gero ta ugariago
garagardo ta kalimotxoa
ta patrika ariñago
lasai ibilli liskarrik beintzat
kaletan ezta izango
3) Lau urterako artua dezu
errian agintaritza
lasaiagua izan dedilla
erritarraren bizitza
ta kanpotarrak emen legiak
aldatu nairik dabiltza
eta zuk urte askuan jaso
udalak dadukan giltza
4) Zenbat zorion ta goratzarre
Marianek du jasua
da onerako izan dedilla
emana duen pausua
ta bere alde nola dagoen
gaur egun erri osua
San Juan bezperan bota dezala
lenengo txupinazua
Andoni Ezeiza (Aterpe)