Txistulari Bandaren kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 24a, 02:00

Txistulari Bandak ere kontzertua emango du gaur. Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean Gainza, Hiru euskal doinu, Lantzeko ihauteria, Bitxore, Arrigoain, Itxaropena, Comparsa de caballerias de gallos, Txuri urdin eta San Joan Zortzikoa dira joko dituzten piezak. Txistulariez gain, inguruko herrietako txistulariak, metal boskotea eta Kriskitiña dantza taldea izango dira gaur eguerdiko 12:00etan arkupetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!