Hernaniko txapelketako hiru tiraldietatik bi bota dituzte dagoeneko, Ereñotzun eta Goiz Eguzkiko bolatoki berrian, eta Ibon Miner ereñotzuarra dijoa sailkapenean aurrena, guztira 66 brila botata. Minerren atzetik Arrozpide dago, 64 brilarekin; ondoren Usabiaga, A. Miner eta Ugalde daude bakoitzak 60 brila botata eta seigarren Burugain, 57 brilarekin.
Azken tiraldia ekainaren 25ean jokatuko da Etxeberrin, Benta Berriko bolatokian, 10:00etatik 11:30etara eta 17:00etatik 18:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!