Datorren ostiralean boxeo eta kickboxing borrokak izango dira kiroldegian, Errenteriako Paco Bueno gimnasioak antolatuta, gaueko 22:30etan.
Lau boxeo borrokaldi
eta bi kickboxing-ekoak
Aurrena lau boxeo borrokaldi izango dira Euskadiko eta Aragoiko boxeolarien artean: Pisu superarinean, Juanjo-Hodey Coreti (Anoeta) izango dira; Arinean, Iban Guzman-Jose Trapero (Zaragoza); ertainean, Juan Carlos Alvarez-N. Ekhie (Zaragoza), eta Iban Estevez-Otoniño (Zaragoza) ariko dira. Borrokaldi bakoitzean 2 minutuko 4 asalto egingo dituzte.
Bi kickboxing borrokaldi ere izango dira. Lehenengoan, Kuraia gimnasioko Mikel R. eta Borja Kaño izango dira eta bigarrenean Iñigo Martinezek (Kuraia) Shaid irundarraren kontra borrokatuko du. Bi minutuko hiru asalto izango ditu borrokaldi bakoitzak.
Sarrerak 9, 12 eta 15 euroan salduko dira.