Dantza garaikide eta antzerki emanaldia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 20a, 02:00

Biteriko ikastaroetako dantza garaikide eta antzerki ikasleen emanaldia izango da gaur kultur etxeko areto nagusian, 20:15etatik aurrera. Dantza garaikidean, hamar lagun aterako dira eta bi dantza egingo dituzte; bat urtean zehar landutako mugimenduetan oinarrituta eta bestea Vivaldiren musikan oinarritutako koreografia. Antzerkiko ikasleek Nola esan maite zaitudala? antzezlana interpretatuko dute, 50 minutu ingurukoa. Obran sentimenduen gaineko egoera batzuk azaleratuko dituzte. Ikastaroko 12 ikasleek azken hiruzpalau hilabeteak pasa dituzte obra prestatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!