Diputazioak lau karriletara zabalduko du Hernaniko bariantea

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 20a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamenduak, prentsa ohar batean, jakinarazi du Hernaniko hegoaldeko bariantea (GI-131) lau karriletara zabalduko duela, Urnieta eta Ergobia arteko 2’5 kilometroko tartean. Erabaki horrekin GI-131 errepidearen ahalmena haunditu nahi dute Hernaniko aldean eta N-1 errepidea arintzeko asmoari jarraipena eman nahi diote. Hernaniko barianteak, zabaltzearekin, Urumeako autobiako hegoaldeko zatia (Loiolako bariantea, Martutene eta Astigarraga) eta iparraldeko zatia (Urnietako eta Andoaingo barianteak) lotuko ditu.

775.000 milioi euroko aurrekontua
Diputatuen Kontseiluak lehiaketara atera ditu bariantea bikoizteko lanak eta 9 hilabeteko lana aurreikusi dute, 775.000 milioi euroko aurrekontuarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!