«Pozik utzi dugun bezeroak errepikatu egiten du, oso pozik utzi dugunak gomendatu egiten gaitu »

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 20a, 02:00

BERRIAK elkarteak antolatuta hitzaldia eman zuen asteartean Beatriz Martinezek, bezeroekin harremanetan aditua denak. Jende dexente gerturatu zen hitzaldira, 50 inguru, gehienak herriko merkatariak, gaiak interesa sortu zuenaren seinale.

Pozik utzi dugun bezeroak errepikatu egiten du
Beatriz Martinezek esaldi honekin hasi zuen hitzaldia: ´pozik utzi dugun bezeroak errepikatu egiten du, eta oso pozik utzi dugunak gomendatu egiten gaitu`. Bezeroak lotu edo fidelizatzeaz ere hitz egin zuen, aipatu zuen komertzio askotan bezeroekin tratua egokia dela, baina oso gutxik maitemindu edo lotzen dituztela bezeroak. Bezero bat lotzea zer den azaldu zuen segidan, esan zuenez garrantzitsuena ez da berehalako salmenta, garrantzitsuena da gomendatuko gaituzten bezero enbajadoreak lortzea. Helburu hori lortzeko zein jarrera izan behar den ere azaldu zuen: bezeroaren testuinguruari arreta jarri, bere beharrak ezagutu eta iniziatiba izatea; gauzak gure erara egin beharrean enpresa bezala funtzionatzea; gastuetaz soilik kezkatu beharrean luzera begira etekina ekarriko duten inbertsioak egitea; giza harremanei garrantzia ematea, ez teknologiari bakarrik; bezeroa ulertzen saiatzea produktua saltzeaz soilik arduratu beharrean; eskaintza komertzial egokia egitea (oinarrizko produktuak konpetentziaren prezio berean jarri, eta produktu berezi eta esklusiboetan margen gehiagorekin jokatu); eta astean ordu batzuk egin daitezkeen berrikuntzen inguruko gogoetara dedikatzea, besteak beste .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!