Doinu zaleko 70 bat musika ikaslek emanaldia eskaini zuten atzo Biteriko areto nagusian. Guztira 30 abesti inguru jo eta kantatu zituzten, batzuk bakarka eta beste batzuk taldeka. Trikitixa, pianoa, akordeoia, kitarra eta abar entzun ahal izan ziren, batzuetan haur eta gazteen eskuetan eta kasu batean, baita 62 urteko ikasle batek jota ere. Emanaldi bukaeran haurrek osatutako abesbatza dotoreak lau abesti kantatu zituen, teklatu orkestak lagunduta, eta La conquista del paraiso, Behin batian Loiolan, Maite Zaitut eta Xalbadorren Heriotzean entzuteak txalo zaparrada haundiak sortu zituen. Aretoa bete zuen jendea gustora geratu zen eta Imanol Kamio eskolako arduradunak ere adierazi zuen ´dena primeran` atera zela.