Andoaingo San Joan erremonte txapelketako final aurrekoetan, joaneko partiduak jokatuko dira Andoainen. Hernaniarrentzako emaitza nahiko onak izan dira, Adurizek galdu zuen arren: Zabala-Barrenetxea 35-31 Oiartzabal-Bereziartua; eta Apezetxea-Lizarralde 35-29 Mujika-Aduriz. Bueltako partiduak bihar jokatuko dituzte, 18:00etan Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!