Bide heziketari buruzko kurrikuluma sortzeko jardunaldiak Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 19a, 02:00

15 herritako begirale bilerak egiten ari dira Biterin, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak konbokatuta.

hamabost Udalerrietako begiraleak bide heziketa lantzen ari dira atzo eta gaur Biterin, enpresa kataluniar batetako ordezkariekin. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bultzatu ditu bilera hauek eta helburu bat dute: aurtengo irailerako prest egongo den kurrikulum edo unitate didaktiko bat prestatzea etorkizunean edozein herrik edo ikastetxek erabili ahal izango duena. Gaur egun 15 herri dabiltza gai honetan lanean, tartean Hernani, eta ikasturte osoa daramazkite bilerak egiten, orain arte Gasteizen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!