Jende ugari igandean Ereñotzun, jaietako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 19a, 02:00

Sagardo probaketak eta bertso jaialdiak jende asko erakarri zuten bertako plazara.

Ereñotzuko San Antonio jaiak igandean izan zuten azken eguna, sagardo probaketa eta bertso jaialdia izan ziren arrakasta gehien izan zuten ekitaldiak, goiz eta arratsalde. Ur-Mia elkarteak antolatutako sagardo probaketa ohitura bihurtu da eta jende asko bildu zuen. Antolatzaileen esanetan, San Antonio eta San Antonio bigarren egunean, auzoko jendea izan zen nagusi eta egunean zehar giroa izan zen, batez ere, San Antonio egunean. Asteburuan, berriz, gauean ibili zen jende gehiago, batez ere ostiralean.

Errifako zenbaki saritua 2.228

Ereñotzuko errifan 2.228 zenbakia zuenak zortea izan du eta Fagollagan 4 lagunentzako afaria edo 300 euroko diru saria tokatu zaio. Hilabete bateko epea jarri dute saria hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!