Atzo egin zen Atleta osoaren proba, bizikletan, zaku altxatzen eta korrika eta Hernaniko Ismael Mateo eta Pasaiako Maria Mendibe izan ziren azkarrenak, 0:48:19 eta 0:59:07 denborekin. Mutiletan bigarren, Unai Agirre hondarribiarra gelditu zen eta hirugarren Ruben Gonzalez legorretarra. Nesketan bigarren, Izaskun Santana hernaniarra gelditu zen 1:00:44 denborarekin, eta hirugarren, Karmele Gomez lasartearra. Etxeberri elkarteak antolatu du proba aurten ere, Palankarien proba bezalaxe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!