Omenaldiak eman zion amaiera lehen xake probari

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 18a, 02:00

Gerardo Plaza zenari omenaldi xumea baina hunkigarria egin zion Hernaniko xake taldeak atzo, berak egindako lan guztiagatik. Plazaren familiari oroigarri bat eman zion xake taldeak eta Marian Beitialarrangoitia Alkateak ere parte hartu zuen omenaldian eta beste oroigarri bat bere eskutik jaso zuten. Horiez gain, Groseko taldeak ere eman zien plaka bat, xake jokalari hernaniarrarekin zuten harremanaren seinale.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!