Gerardo Plazaren oroimenezko lehenengo xake proba arrakastatsua

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 18a, 02:00

Gerardo Plaza zenaren oroimenezko lehenengo xake proba egin zen atzo Hernanin. Izan ere, Gerardo Plaza izan zen Hernaniko Xake taldea sortu eta bultza zuena eta hori gogoan izan zuen Hernaniko Xake taldeak. Goizeko 10:00ak inguruan hasi ziren xake partidak, euria ari zuenez, Udaletxeko arkupeetan. Hernaniko taldeak Groseko talde gogorraren aurka jokatu zuen eta 8-0 irabazi zuten donostiarrek. Ondorenean, Santi Gonzalez jokalariak 12 partida jokatu zuten aldi berean, 12 jokalariren aurka, eta bat ez beste guztiak irabazi zituen, Gros taldeko jokalari haundiak. Harreman estua Ez zen kasualitatea izan Groseko taldea Hernanira etortzea, Gerardo Plazak harreman estua baitzuen berekin. Eli Argandoña lehendakariak Kronikari adierazi zionez, xake jokalari talde bat bildu zen Kutxan, tartean bera eta Gerardo. Talde horretako kide batzuk izan ziren Groseko taldea sortu zutenak eta beti izan zuten harreman estua. Orain ere, Hernaniko zenbait lagunek jokatzen dute Grosen, Euskal Herriko klubik indartsuenean. Grosek izar haundiak ditu, Euskal Herri mailan zer esanik ez, eta Europa mailan ere 7garren daude rankingean eta mundu mailan ere oso goian. Atzo, ez zuten nolanahiko taldea ekarri eta hernaniarrak baino gehiago izan ziren. Hala ere, hitz eman duten hernaniarrek irabazten dieten arte etortzeko asmoa dutela; denborak hitz egin beza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!