Aimar Olaizola txapelduna Oier Mendizabalekin ariko da San Joanetako pelota jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 18a, 02:00

San Joanetan pelota jaialdia izango ote zen edo ez nahiko zalantza sortu da azken aldian, baina pelota elkarteak jakitera eman du izango dela jaialdia, eta ez nolanahikoa gainera: Mikel Unanue eta Ruben Beloki ariko dira Aimar Olaizola buruz buruko txapelduna eta Oier Mendizabalen aurka. Jaialdiko lehen partiduan, berriz, Belloso eta Oteiza, Olaetxea eta Eskuderoren aurka ariko dira. Partiduak ekainaren 27an izango dira, asteazkenarekin, San Joan jaietako azken egunean, arratsaldeko 18:00etan, kiroldegiko pelotalekuan. Sarrerak salgai daude Guria, Oindi eta Aralar tabernetan: Eserita 30 eurotan; zutik 15 eurotan; eta 14 urtez azpikoentzat 5 eurotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!