Preludio txikiak eguerdian eta Preludio nagusiak iluntzean, jendetza bildu zuten larunbatean Atsegindegin. San Joanak iragarrita gelditu dira, txupinazoaren zain.
Euri beldurrak Atsegindegira eraman zituen preludio txikia eta nagusia, aurten lehenengoz, eta horrelakoetan gertatu ohi den moduan, eguraldi ederrean egin ahal izan ziren biak. Lekua ez zen aitzakia izan, ordea, bi preludioetan jendetza haundia bildu baitzen Atsegindegin. Baina, preludioak ez ditu herritarrak oholtzatik bera bakarrik biltzen, oholtzan ere herriko musikari, kantari eta dantzari ugari bildu zen, 200dik gora, bai iragarpen kontzertu nagusian eta baita gazteenean ere.
Beraz, San Joanak iragarrita gelditu dira aurtengoz ere eta larunbateko txupinazoaren zain egon beharko dute orain festarako pronto daudenek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!