Gerardo Plazaren omenezko Xake eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 17a, 02:00

Goizeko 10:00etatik aurrera izango da, Tilosetan.

HERNANIKO Xake taldeak Gerardo Plaza zenaren omenezko aurreneko Xake eguna antolatu du eta Groseko xake taldea gonbidatu dute, Europako klub onenetarikoa. Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia eta xake tablak izango dira jokatu nahi duenarentzat. Hernani eta Gros taldeko kideen arteko match bat ere izango da, hau da: talde bakoitzeko 8 jokalarik 8 partida jokatuko dituzte aldi berean. Ondoren, Groseko jokalari batek partida simultaneoa jokatuko du, jokalari bat baino gehiagoren kontra. Jardunaldia Gerardo Plazari egindako omenaldiarekin bukatuko da. Gros xake taldea, Europako onenetarikoa Gros xake taldea Europako onenetarikoa da eta bertako jokalariak nazioartean onenetarikoak dira. Horien artean daude, Uzbekistango Rustam Kasimdzhanow (mundu mailan 27garrena); jatorri errusiarra duen Vadim Milov (37garrena); Israelgo Boris Gelfand (10garrena); Holadanko Look Van Wely (munduko 28garrena), Bauer, Pengxiang, Izeta, Gallego, Angandoña, Gonzalez, Muñoz, Martin eta Andres.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!