Hernaniarrek bazekiten atzo irabazita ere mailaz igotzeko aukerarik ez zeukatela, baina afizioaren aurrean denboraldia garaipen batekin agurtzeak aho gusto gozoa utzi du Zubipen. Atzo 2-1 irabazi zioten Aurrera Vitoria taldeari, Skritx eta Mingoren golekin.
Hernaniarrek denboraldi borobila burutu dute, liga bigarren postuan bukatu baitute eta igoera fasean ere lanak ondo egin eta lehen postua bereganatu ahal izan dute. Mailaz igotzeko, ordea, zorte pixka bat falta izan zaie, aurten 3garren mailara talde bakarra igo baita eta Hernanik amesten zuen bigarren leku hori ez baita libre gelditu. Honenbestez, deskantsu hartzeko moduan dira eta datorren denboraldian mailaz igotzea izango dute helburu. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!