Azeri Bila lasterketa izan zen atzo Hernanin eta Irungo Iñaki Gebrero eta Donostiako Josune Tercero izan ziren azkarrenak helmugan, 0:28:34 eta 0:34:36ko denborarekin. Iñaki Gebrerok lasterketako errekor berria jarri zuen gainera. Mutiletan bigarren Lasarteko David Martin izan zen, eta hirugarren Errenteriako Raul Viejo. Lehen hernaniarra Sergio Roman izan zen laugarren postuan, 0:29:59 denborarekin. Nesketan bigarren Ixiar Urdangarin hernaniarra izan zen 0:35:44 denborarekin; eta hirugarren, Oiartzungo Paki Lizaso.
Antolatzaileak gustora zeuden atzoko proban, aspaldiko parte hartzailerik gehien izan baitute, 310. Gaztetxoen probetan ere jende askok hartu zuen parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!