Marian Beitialarrangoitia izango da Hernaniko Alkate datozen lau urteotan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 16a, 02:00
EAE-ANV, PSE-EE, IU-Aralar eta PPko zinegotziek beren zerrenda buruaren aldeko botoa eman zuten atzo inbestidura saioan eta EAJ eta EAko zinegotziek boto zuria eman zuten.

Gaur goizeko 09:00ak puntu puntuan hasi da inbestidura saioa Hernaniko Udaleko pleno aretoan, aretoa jendez gainezka zela. Idurre Lucas eta Jose Perezek gidatu du plenoa eta zerrenda buru bakoitzak hartu du hitza bozketa aurretik. Bozketan, hamazazpi zinegotziek eman dute boto ezkutua eta ondokoa izan da emaitza: EAE-ANVk zortzi boto lortu ditu; PSE-EEk hiru; EB-Ararlarrek bat; PPk bat; eta lau boto zuri izan dira EAJ eta EAko zinegotzienak. Honenbestez, inork gehiengo osorik lortu ez duenez, alderdi bozkatueneko zerrenda burua izendatu dute Alkate, EAE-ANVko Marian Beitialarrangoitia. Pleno ondorenean, herritar multzo haundi batek txaloz hartu ditu EAE-ANVko kideak Udaletxeko arkupeetan eta kontzentrazioa egin dute plazan bertan, zenbait herri eta Diputaziotan EAE-ANV alderdiko zerrendak legez kanpo utzi dituztela salatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!