Joxe Arrieta-Joxe Luis Kijera txapeldun, Aralar tabernako mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 17a, 02:00

Joan den ostegunean jokatu zuten Aralar tabernako finala Joxe Arrieta eta Joxe Luis Kijerak, Batista Urretabizkaia-Jose Luis Mitxelenaren aurka, eta justu-justu, baina Joxe Arrieta eta Joxe Luis Kijerak irabazi zuten 4-3, azken ustelean 26-23 joanda, gainera. Hiru eta laugarren postua Agustin Vitoria-Agustin Irazusta, eta Manolo Valor-Jexux Agirregabiriak jokatu zuten eta Manolo Valor eta Jexux Agirrezabalak irabazi zuten. Lehen sailkatu hauek ez dituzte sari makalak izan: txapeldunek 1.800 euro; bigarrenek 1.000 euro; hirugarrenek 500 euro; eta laugarrenek 300 euro. Horrez gain, lehen postuetan gelditu diren bikoteak ardo bodega batera joatekoak dira datorren asteartean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!