«Poza sentitu dut ikusita nire herriak herritar gisa estimatzen nauela»

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 16a, 02:00

‘Hernaniar Bikaina’ izendatzeak ze sentsazio sortarazi dizkizu?
Poza sentitu dut ikusita nire herriak herritar gisa estimatzen nauela. 1972 urtetik 2000ra Hernanirentzako ere Gotzaia izan naiz eta lotura mantendu dut. Orain, egunero, esnatu eta Santiagomenditik Hernani ikusten dut.

Zer harreman duzu Hernanirekin gaur egun? Zenbat urte daramazkizu Hernanitik kanpo?
Gipuzkoako Gotzai izanda, inoiz ez naiz herritik kanpora sentitu. Herritar sentitzeko modu asko daude.

Zer oroitzapen ekartzen dizkizu Hernanik?
Ikasle nintzeneko oroitzapenak, 23 urte artekoak: nire etxea, eskola eta bertako irakasleak, parrokia eta bertako apaizak, frontoia eta Txantxillako futbol zelaia, eta Adarra egindako irteerak. Geroago, Gotzai nintzenean egindako ekintzak, bisita pastorala, baita ere nere aita zenaren eta ama zenaren oroitzapena, eta nire anaiena. Oroitzapen asko dira.

San Joan jaietan Hernani bisitatzen al duzu ?
Aurten etortzeko asmorik bai?
Gustoko dut jendeak ondo pasatzea San Joan jaietan. Hala ere, ez dira jaiak Hernanin gustokoena dudana.

Asko aldatu al zaizu bizitza Gotzain izateari utzi zenionetik?
Nolakoa da egun bat zure bizitzan?
Bai, asko aldatu zait, baina gaur ere okupatuta ibiltzen naiz. Niretzat tristea litzateke goizetan esnatu eta zer egin ez jakitea. Orain patxada haundiagoz egiten ditut gauzak: irakurrtzea, idaztea, konferentziak ematea, eta errezatu ere lasaiago egiten dut.

Duela gutxi ‘Laicidad del Estado e Iglesia’ liburua argitaratu duzu. Zerri erantzunez publikatu dituzu gogoeta horiek?
Erraza izan gabe ere, hain irtenbide zaila ez duen gai horri nire ekarpen pertsonala egin behar nuela pentsatzen nuen. Ez da batzuk egin nahi duten bezain zaila.

Nola ikusten duzu erlijioaren eta herritarren arteko harremana?
Gaur egungo gizartearen egoera? Asko aldatu al da?

Industrializatutako herrietan errotutako kultura fede erlijiosoarentzat arazo larria da. Eraso horren aurrean defendatu beharra daukagu, edo, hobeto, erantzun beharreko erronka bat bezala hartu beharko genuke. Egoera hau Hernanin eta Gipuzkoako herri askotan ematen da.

Bakegintzan aritutakoa zara, nola ikusten duzu egoera gaur egun? Bake prozesua izan al du eraginik? Zein uste duzu dela arazoaren gakoa?
Zaila ikusten dut, bina gaia indarkeriatik aldendutako bidetik eman behar dela uste dut. Uste dut bake prozesuari ez zaiola behar duen denbora eman, heldu, eta nahitaez planteatu beharreko arazoak konpontzeko. Komunikabide batean irakurri ahal izan dugu Elizak ez duela lehen adina pisu eta horregtaik bake prozesuan ez duela parte hartze haundia izan. Donostiako diozesitik kanpo egindako analisia dela uste dut. Bizkairako balio duen edo ez, beraiek jakingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!