Bertso barrikotea izango da gaur Goizuetako Ixkibi kanpinean, 21:00etatik aurrera. Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak izango dira bertsotan eta afaltzeko sagardotegiko menua jarriko dute, 20 euroan. Bihar, berriz, globo aerostatikoan ibili ahal izango da, 19:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!