Azkenaldian garaipenetik gertu zebilen Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarra eta azkenean lortu du. Circuito Montañes-eko bigarren etapan, Los Corrales de Buelna eta Laredo artean, lortu du garaipena, pelotoiari bost segunduko aldea aterata. Kilometro batzuen faltan ihes egin eta harrapatuko zutela zirudienean, errenta mantentzea eta irabaztea lortu zuen. Sailkapen orokorrean 8garren dago Otxotorena, Erik Hoffman (Team 3C) liderrarengandik 1:43era. Biharko etapak 170 kilometro izango ditu, Santoña eta Maliaño artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!