Atleta osoaren proba igandean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 14a, 02:00

Atleta osoaren proba datorren igandean izango da, 10:30etan. Sagastialdeko atletismoko pistan hasiko da proba eta hasteko, 3,5 km.-ko zirkuituari bi buelta emango dizkiote bizikletan, Florida eta Ibaiondotik barrena. Berriz pistara joan, 25 kiloko zakua 6 aldiz altxa eta ondoren 3’5 km.-ko zirkuituari buelta bat emango diote korrika. Gero beste bi buelta egin beharko dituzte bizikletan, beste zirkuitu batean, eta bukatzeko atletismoko pistari buelta eman beharko diote korrika. Parte hartzeko 18 urte beteak behar dira eta 10:00ak aldera pistara joan eta apuntatu beharko da. Bestela, Etxeberri elkartera deituta (943- 552718) edo www.herrikrossa.com helbidean ere apuntatu daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!