Gaur arratsaldean Biteri kultur etxean Hernanialdeko torturatuen biltzarra egingo dute, 19:30etan. Bertan, pasa den abenduan Elorrion bildu zen Torturatuen Batzar Nazionaleko ondorioak aztertuko dituzte eta eskualdeko plangintza bat egitea dute helburu. Antolatzaileek tortura jasan duten eskualdeko pertsona guztiei zabaldu diete deia, bertaratu eta beren iritzia eman dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!