Thermotechnic torneoa, ´denboraldiko originalena`, gaur hasiko da Galarretan Juaristi-Iriarte eta Altuna II-San Miguel bikoteen arteko partiduarekin. Torneoa ekainaren 30a arte jokatuko dute sei bikotek, Galarretan eta Euskal Jain, eta egun horretan finala jokatuko dute Galarretan.
Ezkurra-Zeberio II eta Urrutia-Lizaso bikote
Thermotechnic torneoak badakarzki berrikuntza batzuk, esaterako, bi aurrelariz osatutako bikotea (Ezkurra-Zeberio II), bi atzelariz osaturikoa (Lizaso-Urrutia) eta Urriza palista ohiaren parte hartzea Etxeberria IIIrekin.
Gainontzeko hiru bikoteak hauek izango dira: Altuna II-San Miguel; Juaristi-Iriarte eta Bitoria-Eizagirre.
Beste hiru partidu
gaur Galarretan
Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur Galarretan, 16:00etan hasita: Matxin IV-Martinez I/Larrea-Olazar; Ezkurra-Eizagirre/Zeberio II-Lizaso eta Uterga-Aizpuru/Urriza-A. Lekunberri.
Frontoiaren 37garren urteurrena dela eta, kaba kopa bana hartzera gonbidatuko dituzte ikusleak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!