Dobera Euskara Elkarteko batzarrak zuzendaritza berria aukeratu du

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 14a, 02:00

DOBERA Euskara Elkarteko zuzendaritza berria osatzeko batzarra izan zen asteartean. Orain arteko zuzendaritzak kargua uzteko asmoa agertu zuen, urte askotako lanaren ondoren eta horren harira talde berri bat aurkeztu da. Asteartean egindako batzarrean onartu zen aurkeztutako taldeak osatzea zuzendaritza. Taldeak lanerako asmoa eta ilusioa agertu zituen eta bazkide eta herritarrei dei egin zien Doberako egitasmoetan lan egitera animatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!