SAN Antonio festek gaur izango dute jarraipena. Goizean Irubidietan izango da festa: goizeko 11:30etatik 12:30etara bola eta toka txapelketa eta Unai Agirre eta Aritz Zerain bertsolariak izango dira. Hamaiketakoa ere jarriko dute Irubidieta jatetxean.
Arratsaldean Ugaldetxon
Arratsaldean Ugaldetxon pelota partiduak izango dira 17:30etan. Palaz, Ane Lizeaga-Miren Otxotorenak Mirari Pagola-Amaia Zabalegiren kontra neurtuko dituzte indarrak. Eskuz, Eneko Aizpitarte II eta Markel Lizeagak Mikel Noble eta Aritz Otaegiren kontra jokatuko dute. Ondoren Unai Agirre eta Aritz Zerainen bertso saioa izango da eta 19:00etan toka txapelketa. Iluntzean, 20:00etatik aurrera, Kupela taldeak girotuko du auzoa, erromeriarekin.