Mus txapelketako finalak gaur Aralar tabernan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 13a, 02:00

Aralar tabernako XXIII. mus txapelketa gaur bukatuko da eta 21:00etatik aurrera lehen lau sailkatuak erabakitzeko partidak jokatuko dira. Finalean Joxe Arrieta-Joxe Luis Kijera eta Batista Urretabizkaia-Jose Luis Mitxelena bikoteak izango dira. Irabazleek 1.800 euroko saria izango dute eta azpitxapeldunek 1.000koa. Finalaren aurretik, hirugarren postuaren eta 500 euroko sariaren bila bikote hauek jokatuko dute: Agustin Vitoria-Agustin Irazusta/Manolo Valor-Jexux Agirregabiria. Galtzaileek 300 euro eskuratuko dituzte. Partiden artean Marsel magoa Hirugarren eta laugarren posturako partidaren eta finalaren artean, 22:00ak aldera, Marsel magoaren erakustaldia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!